Film adaptazio

Les Miserables eleberriaren lehenengo film adaptazioaren kartela.

Film adaptazioa edo gidoi moldatua literatura lan bat beste formato batera eramatea da. Horrek lengoaia literarioaren aldaketa dakar eta, askotan ere, argumentuaren beraren aldaketa. Horrela sortutako ekoizpena arte-lan berria bezala onartu behar da. Liburu baten zinemarako adaptazioa iada ez da liburu bat, filma baizik eta erabilitako errekurtsoak ez dira berdinak. Normala da baita ere istoriaren mezuak aldatzea. Filmean, bestetik, emozioak sortzen dituzten elementu berriak daude: argiak, enkuadreak, musika, itzalak, soinuak... Hori guztia liburuan figura erretorikoen bidez transmititu behar dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne